BISITA GIDATUAK

AUKERAK ETA TARIFAK
Planifikatu talde-bisitaldia.



AQUARIUM

EGIN ERRESERBA
Erreserba hiru asteko aurrerapenarekin egitea gomendatzen da.
AQUARIUM

FAMILIAN EGITEKO JARDUERAK
Jarduerak urte osoan, familian gozatzeko.


AQUARIUM

ARRAINEKIN LOTAN
Ikaragarrizko esperientzia, itsas ingurunea gauez ezagutzeko.
AQUARIUM

MULTIMEDIA
Bideo didaktikoak eskura.



AQUARIUM

MATERIAL DIDAKTIKOA
Deskargatu gure material didaktikoa.


AQUARIUM

TALDE ERRESERBAK

TALDE ERRESERBAK

Erreserba egiteko, komeni da hiru aste lehenago deitzea edo idaztea, taldearen premietara ondoen egokitzen den dataren bat jartzeko.

Datu hauek eskatuko zaizkizue:

· Ikastetxearen izen ofiziala
· IFK
· Helbidea
· Harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa

 

OHAR GARRANTZITSUA: Erreserba egindakoan, haren egiaztagiria bidaliko zaizue, posta elektronikoz; begiratu, mesedez, eta esan zuzenak diren datu guztiak, erreserba erregistra dezagun. Bisitari zatoztenean, egiaztagiria erakutsi behar duzue.

Pertsonaren batek premia bereziren bat baldin badu, eskertuko genizueke guri jakinaraztea, kontuan izan dezagun eta, hartara, denek goza dezaten bisitaldiaz.

Aquariumera iristeko modurik onena begiratzea gomendatzen dizuegu. Autobusez baldin bazatozte, Pasealeku Berritik etorri behar duzue. Horregatik, EZINBESTEKOA da egiaztagiria ekartzea, pasealeku horretatik ezin baitira autobusak igaro, baldin eta Aquariumerako erreserba dutela egiaztatzen ez badute.

Pasealeku Berria itxita baldin badago ekaitza dela eta, Portuko Agintaritzak Doni Petriren elizaraino iristen utziko dio autobusari. Mesedez, sartu esteka hauetara:

Nola iritsi
Ohiko galderak