AUKERAK ETA TARIFAK

HAUR-HEZKUNTZA
Ba ote plazer handiagorik neska-mutikoak Aquariumera eramatea baino! Ez dago hori baino leku hoberik animalienganako afektibotasuna garatzeko; kasu honetan, itsasokoenganakoa. Zentzumenak landuko dituzte, eta lehen pausoak emango hain hurbila zaigun itsas inguruneaz arduratzen hasteko.
Jar zaitez harremanetan Hezkuntza Sailarekin galderaren bat baduzu, edukiren bat egokitzea nahi baduzu…

LEHEN HEZKUNTZAN
Lehen Hezkuntzan, gaitasun berriak izaten hasten dira haurrak, ingurumena eta izakiak hobeto ezagutzen… Gure iritzian, leku apropos-aproposa da Aquariuma ikaskuntza hori bultatzeko eta sendotzeko.
Jar zaitez harremanetan Hezkuntza Sailarekin galderaren bat baduzu, edukiren bat egokitzea nahi baduzu…

DBH
Etapa honetan, kulturari eta ezagutza zientifiko eta teknologiko aurreratuenei buruzko elementuak berenganatzen dituzte ikasleek; hori dela eta, leku ezin egokiagoa da Aquariuma biologiaren alorreko kontzeptuak jorratzeko.
Jar zaitez harremanetan Hezkuntza Sailarekin galderaren bat baduzu, edukiren bat egokitzea nahi baduzu…

BATXILERGOA
Batxilergoa da Bigarren Hezkuntzako azken etapa, non trebakuntza nahikoa aurreratua egon ohi den eta ikasleek gaitasun- eta ezagutza-aukera zabala izaten duten. Eduki horiek zuzenago eta modu atseginago batean jorratzeko eta garatzeko aukera izatea ikasleek, horra Aquariumaren nahia.
Jar zaitez harremanetan Hezkuntza Sailarekin galderaren bat baduzu, edukiren bat egokitzea nahi baduzu…

ELKARTEAK
Kaiaren muturrean dago Donostiako Aquariuma, leku ezin egokiago batean. Fauna kantauriar eta mediterraneoaren mundu osoko bildumarik interesgarrienetako bat aurkituko duzu han, eta, gainera, Gipuzkoako itsas kultura eta tradizioaz gauza asko ikasiko dituzu.
Jar zaitez harremanetan Hezkuntza Sailarekin galderaren bat baduzu.

BIDAIA AGENTZIAK

TALDE EGOKITUAK
Zuen premiak, guretzat, hobetzeko aukerak dira. Bisitaldi egokituak prestatzen eta egiten ditugunez, ezinbestekoa zaigu zuen laguntza, elkarrekin jardunda zuen esperientzia ahalik eta aberasgarriena eta biziena izan dadin.
TALDE MISTOAK
Elkarte, bidaia-agentzia, eskola-elkarte… gisara akreditatu ezin diren taldeak dira. Normalean, adin desberdinetako senideek edo lagunek osatu ohi dituzte.