
TALDE ERRESERBAK
TALDE ERRESERBAK
Erreserba egiteko, komeni da hiru aste lehenago deitzea edo idaztea, taldearen premietara ondoen egokitzen den dataren bat jartzeko.
Datu hauek eskatuko zaizkizue:
· Ikastetxearen izen ofiziala
· IFK
· Helbidea
· Harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa
OHAR GARRANTZITSUA: Erreserba egindakoan, haren egiaztagiria bidaliko zaizue, posta elektronikoz; begiratu, mesedez, eta esan zuzenak diren datu guztiak, erreserba erregistra dezagun. Bisitari zatoztenean, egiaztagiria erakutsi behar duzue.
Pertsonaren batek premia bereziren bat baldin badu, eskertuko genizueke guri jakinaraztea, kontuan izan dezagun eta, hartara, denek goza dezaten bisitaldiaz.
Aquariumera iristeko modurik onena begiratzea gomendatzen dizuegu. Autobusez baldin bazatozte, Pasealeku Berritik etorri behar duzue. Horregatik, EZINBESTEKOA da egiaztagiria ekartzea, pasealeku horretatik ezin baitira autobusak igaro, baldin eta Aquariumerako erreserba dutela egiaztatzen ez badute.
Paseo Berria itxita egon ezkero, autobusa DONOSTIAKO AUTOBUS GARETAN parkatu beharko da, bestela, gomendatzen dugu DONOSTIAKO UDALAREN MOBILITATE DEPARTAMENTUAREKIN kontsultatzea.
Ohiko galderak
