ERAKUSKETAK

T ARETOA
Ibilbidean sartuta dagoen aretoa.


AQUARIUM

NAUTILUS ARETOA
Kanpoalderako sarbide independentea duen aretoa.


AQUARIUM

PROIEKTUAK
Aurkeztu zure proiektua.      



AQUARIUM

ERAKUSKETAK
blank

NAUTILUS ARETOA

70 metro ditu areto honek eta mota desberdinetako erakusketak egiteko egokituta dago.

Erabilera anitzeko gunea da, izan ere, Aquariumeko ibilbidean txertatuta egon arren, kanpotik ere sarbide bereizia izateko aukera du (Paseo Berrirantz igotzen diren eskaileretatik).

ERAKUSKETAK

Izenburua
CIMASUB 2026 

Egilea / Autor

Lekua
Sala Nautilus

Datak
2026ko azaroaren 4tik abenduaren 20ra. 

Hordutegia
10:00-19:00 

Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloak (CIMASUB) azaroaren 12, 13 eta 14an Antzoki Zaharrean ospatuko den 50. edizioaren programa ofiziala aurkezten du. Itsaspeko zinemaren, argazkigintzaren, emozioaren eta ingurumenarekiko kontzientziaren hiru jardunaldi, itsasoarekiko dugun pasioa partekatuz mende erdia ospatzeko.

Aurten, CIMASUBek oso edizio berezia egingo du. 1975ean hasi zenetik, Realaren Urpeko Jardueren sailaren eskutik, jaialdiak bide luzea egin du ozeanoen edertasuna eta hauskortasuna milaka pertsonarengana hurbilduz. Berrogeita hamar edizio geroago, mundu liluragarri bat deskubritzen jarraitzen dugu elkarrekin, beti harritzen gaituena.

Programazioaren barruan, Donostiako Aquariumak parte hartuko du aurtengo edizioan, ohikoa den itsaspeko argazkien erakusketarekin.

Gainera, familientzako tailer bat egingo da erakusketa honen testuinguruan (ikus gure jarduera-programa: Jarduerak familian edo helbide honetan: educacion@aquariumss.com). 


museo@aquariumss.com
943 44 00 99