AUKERAK ETA TARIFAK
AUKERAK ETA TARIFAK
Planifikatu talde-bisitaldia.
AQUARIUM
EGIN ERRESERBA
Erreserba hiru asteko aurrerapenarekin egitea gomendatzen da.
AQUARIUM
FAMILIAN EGITEKO JARDUERAK
Jarduerak urte osoan, familian gozatzeko.
AQUARIUM
ARRAINEKIN LOTAN
Ikaragarrizko esperientzia, itsas ingurunea gauez ezagutzeko.
AQUARIUM
MULTIMEDIA
Bideo didaktikoak eskura.
AQUARIUM
MATERIAL DIDAKTIKOA
Deskargatu gure material didaktikoa.
AQUARIUM
ESKOLAURREA
¡Zer plan hoberik txikienekin Aquariuma bisitatzea baino! Animalien munduarekin, kasu honetan itsas munduarekin, duten maila afektiboa garatzen dute espazio horretan. Zentzumenak indartuko dituzte eta sentsibilizazioan lehen pausoak emango dituzte gugandik hain hurbil dagoen ingurune batekin, itsasoarekin.
JARDUEREN ETA TARIFEN PDF-A
HAUR-HEZKUNTZA
Ba ote plazer handiagorik neska-mutikoak Aquariumera eramatea baino! Ez dago hori baino leku hoberik animalienganako afektibotasuna garatzeko; kasu honetan, itsasokoenganakoa. Zentzumenak landuko dituzte, eta lehen pausoak emango hain hurbila zaigun itsas inguruneaz arduratzen hasteko.
Jar zaitez harremanetan Hezkuntza Sailarekin galderaren bat baduzu, edukiren bat egokitzea nahi baduzu…
LEHEN HEZKUNTZAN
Lehen Hezkuntzan, gaitasun berriak izaten hasten dira haurrak, ingurumena eta izakiak hobeto ezagutzen… Gure iritzian, leku apropos-aproposa da Aquariuma ikaskuntza hori bultatzeko eta sendotzeko.
Jar zaitez harremanetan Hezkuntza Sailarekin galderaren bat baduzu, edukiren bat egokitzea nahi baduzu…
DBH
Etapa honetan, kulturari eta ezagutza zientifiko eta teknologiko aurreratuenei buruzko elementuak berenganatzen dituzte ikasleek; hori dela eta, leku ezin egokiagoa da Aquariuma biologiaren alorreko kontzeptuak jorratzeko.
Jar zaitez harremanetan Hezkuntza Sailarekin galderaren bat baduzu, edukiren bat egokitzea nahi baduzu…
BATXILERGOA
Batxilergoa da Bigarren Hezkuntzako azken etapa, non trebakuntza nahikoa aurreratua egon ohi den eta ikasleek gaitasun- eta ezagutza-aukera zabala izaten duten. Eduki horiek zuzenago eta modu atseginago batean jorratzeko eta garatzeko aukera izatea ikasleek, horra Aquariumaren nahia.
Jar zaitez harremanetan Hezkuntza Sailarekin galderaren bat baduzu, edukiren bat egokitzea nahi baduzu…
TALDE MISTOAK
Elkarte, bidaia-agentzia, eskola-elkarte… gisara akreditatu ezin diren taldeak dira. Normalean, adin desberdinetako senideek edo lagunek osatu ohi dituzte.
ELKARTEAK
Kaiaren muturrean dago Donostiako Aquariuma, leku ezin egokiago batean. Fauna kantauriar eta mediterraneoaren mundu osoko bildumarik interesgarrienetako bat aurkituko duzu han, eta, gainera, Gipuzkoako itsas kultura eta tradizioaz gauza asko ikasiko dituzu.
Jar zaitez harremanetan Hezkuntza Sailarekin galderaren bat baduzu.
TALDE EGOKITUAK
Gure ustez, talde egokituak dira desgaitasun desberdinak dituzten kolektibo guztiak eta irabazi-asmorik gabeko erakunderen batean izena emanda daudenak (elkarte, kirol-talde, etab.). jarduerak sustatzen eta garatzen dituena.
JARDUEREN ETA TARIFEN PDF-A