ERAKUSKETAK

T ARETOA
Ibilbidean sartuta dagoen aretoa.


AQUARIUM

NAUTILUS ARETOA
Kanpoalderako sarbide independentea duen aretoa.


AQUARIUM

PROIEKTUAK
Aurkeztu zure proiektua.      



AQUARIUM

ERAKUSKETAK
Tanttak
blank

“T” ARETOA

“T” aretoan iraupen luzeko erakusketak egiten dira.

Aquariumeko ibilbidearen barruan kokatzen da areto hau eta, horrenbestez, erakusketak Aquariumeko bisita eskaintzaren barruan ikus daitezke.

Espazio honetan edozein motako erakusketak egiteko beharrezko instalazio guztiak aurkituko dituzu.

ERAKUSKETA

Erakusketaren izenburua
TANTTAK

Egilea / Autor

Pablo Zurriarain

Lekua
T aretoan

Datak
2026ko martxoaren 27tik uztailaren 5ra. 


Hordutegia
10:00-19:00 


Pablo Zuriarrain euskal eskultorea da eta bere ibilbide artistikoa material naturalekin harreman sakon, sentikor eta intuitibo batetik eraiki da. Gazte-gaztetatik hasi zen zura, harria eta metala lantzen, naturarekin lotutako lengoaia bat garatuz, funtsezkoa bere bizi-ibilbidean, haurtzaroa basoei eta Oiartzun ibaiari lotuta egon baitzen. Erakusketa indibidual eta kolektiboetan agertzen da bere lana, eta forma ederrak bilatzen dituelako eta zizelkatzen duen materiaren izaera biziari etengabe erreparatzen diolako nabarmentzen da.

Oraingoan, Zuriarrainek bere sormen unibertsoa hurbiltzen digu itsas esferara. Dudarik gabe, zurak lotura estua eta antzinakoa du itsasoaren munduarekin: funtsezko lehengaia izan zen ontzigintzarako, industria erabakigarria euskal herriaren garapenerako, eta, aldi berean, lotura sinbolikoa da gure basoen eta gure kostaldeen artean. Egurrak, gainera, izaera metaforiko indartsua du: denboraleen ondoren, zati artifizial eta naturalak, zeinen artean zuhaitz adarrak, enborrak, nabarmentzen diren, batera iristen dira ertzetara, lurraren eta ozeanoaren arteko harreman etengabea gogoraraziz.

Dimentsio material eta sinboliko horretatik harago, egurra (eta beste material batzuk) forma, keinu eta memoria gisa ikustera gonbida- tzen du Zuriarrainen erakusketak. Bere piezek itsasoaren eta uraren lerro, mugimendu eta iradokizunekin hitz egiten dute, guztiok berari buruz ditugun irudiak osatuz eta zabalduz. Hala, eskultorearen lana lurreko eta itsasoko naturaren arteko zubi bihurtzen da, eta bere ibilbide artistikoan sakonki errotutako begirada pertsonala, poetikoa eta sakona eskaintzen digu. 


museo@aquariumss.com
943 44 00 99