CURIOSIDAD
Y EL MAR

ARRAINAK BAINA ASKOZ GEHIAGO
ARRAINAK BAINO ASKOZ GEHIAGO
Ezagutu gure ikerketako, kontserbazioko eta dibulgazioko proiektuak.
AQUARIUM
IKERKETA

Donostiako Aquariumak dibulgazio-, kontserbazio- eta ikerketa-lan zabala egin du bere historiako 100 urte eta gehiagoetan, hala historia/ondarearen arloan, nola biologian.
Dibulgazioaren aldetik, laborategiak argitaratzen dituen buletinez gain, gure biologia-lantaldeak artikulu zientifiko ugari argitaratu ditu askotariko ikerketa-proiektuei buruz, dela banaka, dela erakunde prestigiotsuekin lankidetzan, adibidez, Azti, IEO, EHU, etab.
Historia/ondarearen arloan ere, oroimen historikoko kontserbazio-lan garrantzitsuak egin ditugu, eta horiek geure askotariko argitalpenetan azaldu dira.
Ezagutza hori guztia, ordea, ezin zaio bakarrik zirkulu zientifikoari utzi: gizarteari helarazi behar zaio, adin guztiei egokitzen zaien hizkera argi eta hurbila erabiliz. Ezagutza hori helarazteko, ezin bestekoa da gure dibulgazio-taldearen lana. Bera arduratzen da bisita gidatuez, tailerrez eta Aquariumean zein kanpo-jardueretan baliatzen den material didaktiko guztiaz.